Portugaleteko Udalak deialdi bat egingo du hiru HIRITARREI
INFORMAZIO/ARRETA EMAILE behin-behinekoz izendatzeko, San Roke plazan egongo den HIRITARREI INFORMAZIOA ETA ARRETA EMATEKO BULEGOA sortzeko asmoz.
Ordutegia honako hau izango da:
Astelehenetik ostiralera: 15:00-20:15
Larunbatetan: 9:30-13:45
Halabeharrez, deialdiaren baldintzetan azaltzen da borondatezkoa den euskarazko proba eskala honen arabera kalifikatuko dela:
2. hizkuntza-eskakizuna: 1,50 puntu
1. hizkuntza-eskakizuna: 0,75 puntu
Ikastaro batek ematen duen puntuazioa baino gutxiago: 1,60 puntu.
Euskadiko Legebiltzarrak, azaroaren 24an onartu zuen 10/1982 oinarrizko Legea, Euskararen erabilpena arauzkotzezkoa, eta haren 6. Artikuluak honela dio:
1. Herritar guztiei, Autonomia-Elkarteko lur-eremuan Herri- Arduralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskera nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie.
2. Euskal Herritarrei honako funtsezko hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie:
Arduralaritzarekin eta Autonomia-Elkartean kokatutako edozein Ihardutze-Sail edo Erakunderekin harremanak hitzez eta/edo idatziz euskeraz edo gaztelaniaz izateko eskubidea.
Hau da, Lege honek hizkuntza-eskubideak ematen dizkigu euskal herritarroi, gure erakundeekiko harremanak, udal erakundeak barne, euskeraz zein gaztelaniaz izan ditzagun.
Udal Talde honek bere kexarik indartsuena agertu nahi du eta Udal Gobernuari eskatzen diogu deialdiaren baldintzak alda ditzaten, erantzun egin behar zaiolako errealitateari, alegia, geroz eta elebidunagoa den ume eta gazteriari eta arreta euskeraz hartu nahi duten guztiei, beraien eskubidea delako. Politika honek ez du ezer inposatzen, bai, ordea, behar diren baliabideak ez ipiniaz bíztanle elebidunei euskera erabiltzea eragozten dionak.
Gainera, kasu hau are mingarriagoa gertatzen da, oraintxe bertan ari baita enpresa bat Euskeraren Erabilpena Sustatzeko eta Normaltzeko Plan bat egiten, eta susmoa daukagu kajoi batean ahaztuta edo ezerezean geratuko dela, eta datozen udal hauteskundeetara begira itxurak egiteko baino ez duela balio izango.
Portugaleten 2010ko urriaren 26an.
Fco. Javier Miranda Garate
EAJ/PNV Eusko Abertzaleak Taldearen bozeramailea
Portugaleteko Udala
Portugaleteko EAJ-