|
(Urretxindorra) Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu, baldin gure zañetan odolik badegu euskaldunak euskeraz hitz egin behar degu. Zein hizkuntza ederra euskera guria iñun ez det arkitzen beste bat hobia usai goxodun hizkuntz txukun ta argia, biraorikan ez duen hizketa garbia. Etsaiak aurka dabiltz euskerarengaitik lehen, orain eta beti guztiz aspalditik Lurperatu nahirikan antzin-antzinatik ez dute hori lortuko inungo aldetik. Euskera galdutzeko ez dago beldurrik munduan ez da sortu hortako indarrik sasi jakintsu asko dabiltz galdu nahirik asmo txar horrek guztiak dirade alperrik Gora euskera maitea zoragarriena euskaldunen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hizkuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskera. |