|
Amak ezkondu ninduen hamabost urtekin, hamabost urtekin senarrak bazituen larogei berakin, eta ni, neskatila gaztea, agure zaharrarekin. agure zaharrarekin. Ama, zertarako dut nik agure zahar hori? agure zahar hori? hartu ta leihotikan jaurti behar dut nik, ai ene! ene leihotikan jaurti behar dut nik. jaurti behar dut nik. Neska, hago isilikan aberatsa dun hori, aberatsa dun hori pazientziz pasa hitzan urte bat edo bi, hori hilez geroztikan biziko haiz ongi. biziko haiz ongi. Deabruak daramala interesatua, interesatua hau baina nahiago dut adin berekoa ai ene! hogei bat urteko gazte loratua. gazte loratua. |