A free template from Joomlashack

A free template from Joomlashack

Advertisement

ERREGISTRO






Pasahitza berreskuratu nahi?
Konturik ez? Berria sortu

INKESTA

AGENDA

Al Ar Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 1 2 3 4
zer barri arrow dokumentuak arrow Estatu Buru izandakoek Ibarretxe auziperatzea salatzen dute
Estatu Buru izandakoek Ibarretxe auziperatzea salatzen dute

2006ko urriaren 10ean Espainiako Justiziak Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria den Juan Jose Ibarretxe jaunaren aurkako auzi bidea zabaldu zuen Batasunarekin, ETAk su eten iraunkorra aldarrikatu ondoren, Lehendakariak izan zuen bileragatik.

Adierazpen hau izenpetzen dugunok, auzi bide hau justiziaren eta politikaren ikuspegitik izugarri larria dela salatu nahi dugu,  demokraziaren hiru oinarri urratzen dituelako:

• Epailetza politikaren alorrean sartu da, demokraziaren oinarri den aginteen arteko bereizketa urratuz.

• Jardun politikoa kriminalizatu egin du, biltzeko funtsezko eskubidea mugatu da eta bakerako eta normalizazio politikorako ezinbestekoa den eragile politiko eta sozialen arteko elkarrizketa ukatu egin da.

• Bakerako oztopo da, agintari eta eragileen arteko elkarrizketa inoiz baino beharrezkoago den  unea, gainera.

TESTU INGURU HONETAN, nahi dugu:

• Salatu gisa honetako erabakien egokiera eta zuzentasuna, bakearentzat oztopo direlako eta euskal gizarteak demokratikoki aukeratu duen agintari gorenaren aurkakoak direlako.

• Gure elkartasuna azaldu Juan Jose Ibarretxeri, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariari

• Eta bide batez, adierazi bat gatozela bakea eta Euskadiren normalizazioa xede eta nahia  erdiesteko  berak bultzatutako elkarrizketa eta negoziazio politikekin.

Adierazpen hau, besteak beste, Bolibia, Ekuador, Costa Rica, Guatemala, Kolonbia, Panama eta Paraguayko presidente ohiak izenpetu dute.

Eta Adolfo Perez Esquivel Bakerako Nobel saridunaren eta Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari den Didier Borotra jaunaren edo eta Zapata Fundazioaren Presidentea eta Emiliano Zapataren iloba den  Margarita Zapata andrearen babesa du.

Adierazpena, Jaurlaritzak dakienez, beste sinatzaileei zabalik da.

Jaurlaritzak eta eledun honek, Jaurlaritza eta Lehendakariaren izenean, bere esker ona adierazi nahi die sinatzaileei Juan Jose Ibarretxeri eskaini zaion elkartasun adierazpen honengatik.

 
Joomla Templates by Joomlashack