A free template from Joomlashack

A free template from Joomlashack

Advertisement

ERREGISTRO






Pasahitza berreskuratu nahi?
Konturik ez? Berria sortu

INKESTA

AGENDA

Al Ar Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 1 2 3 4
zer barri arrow kantutegia arrow Aitor'en izkuntz zarra
Aitor'en izkuntz zarra

Xiriako Andonegik idatzitako olerki osoa, gure Mutrikuar lagunei esker.

(Andonegi tar Xiriako)
Aitor'en izkuntz zaharra
nai degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zañetan
odolik badegu
euskaldunak euskeraz
itz egin bear degu.

Lendabiziko itzak
aurtxo nintzanian
amaren besoetan
bular barrenian
itz auek esan zidan
izketa garbia
Gorde euskera semetxo
biotzen erdian

Zein hzkuntza ederra
euskera guria
iñun ez det arkitzen
beste bat obia
usai gozo dun izkuntz
txukun ta argia,
biraurikan ez duen
izketa garbia.

Ez daukagu euskera
lotsaz baztertzeko,
ainbat gutxio berriz
oñazpiratzeko.
Jainkoak eman zigun
euskaldunentzako,
bere lege santuak
ez dira ukatzeko.

Amatxok esan zidan
eriotz aurrean
Agur semetxo laztan
laister nazi lurpean!
Euskerazotoitz egin
nere lur gañean,
euskeraz nai det entzun
nik zorionean

Ama! erantzun nion
uzure lur gañean
belauniko jarrita
otoitz egitean.
Euskeraz egingo det
goiz ta arratsaldian,
biok zaudetelako
nire biotzian.

Etsaiak aurka dabiltz
euskeraren gatik,
len, orain eta beti
guztiz aspalditik.
Lurperatu nairikan
antzin-antziñatik,
ez dute ori lortuko
iñongo aldetik.

Euskera galdutzeko
ez dago beldurrik,
munduan ez da sortu
ortako indarrik.
Sasi-jakintsu asko
dabiltz galdu nairik
asmo txar orrek guztiak
dirade alperrik

Gora euskera maitea
zoragarriena
euskaldunen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
izkuntzik zarrena.
Gora ta gora beti
gora gure euskera! (EUSKADI TA EUSKERA!)

 
Joomla Templates by Joomlashack