|
ETXEKO LAGUNTASUN ZERBITZUA JASOTZEN DABEN PERTSONEN ETXEBIZITZETAN SUAK ANTZEMATEKO ETA KONTROLATZEKO BERARIAZKO PROGRAMA SORTZEAREN GANEKO MOZINOA. ARRAZOIAK Administrazino Publikoak errutinaz egiten dauz azterketak oso erabiliak diran tokietan suteak prebenitzeko, hau da: aparkalekuetan, hoteletan, ospitaletan, egoitzetan, erabilera administratiboko tokietan , merkatal guneetan eta industria tokietan. Ez da gauza bera gertatzen etxebizitza pribatuetan, non ardura nagusia biztanleena dan.
SOS DEIAK erakundeak dituen datuen arabera, etxean gertatzen diran 10 istripuetatik 8tan,suteak dira nagusi. Eta, kasu honetan, ahulenak dira pertsona nagusiak eta mugitzeko arazoak dabezanak. Urtero 2000 bat etxebizitza dira Bizkaian suteen eragina nozitzen dabenak, hau da EAEko suteen % 61,48. 2004,2005,2006 eta 2007 urteetan izan ziren suteetako kaltetuen erdia baino gehiago ziren 61 urtetik gorakoak. Alde handia dago adin talde honen eta gainerako adin taldearen artean. Nagusien alkarteak kezkatuta dagoz bakarrik bizitzeak beragaz daukazan arriskuekaz. Adinekoen 120 alkarte batzen dabezan NAGUSIA taldeko bozeramaileak bere kezka adierazi dau talde honek suteak nozitzeko dituen arriskuak direla eta; horregatik instituzioen arreta deitu gura dau. Babes zibileko arduradunen eritxiz , zenbaki honeek murriztu ahal dira prebentzio neurriak hartzen badira. Horreetarako, beharrezko jotzen dogu etxeko laguntasuna jasotzen daben pertsonei zuzendutako egitasmoa gauzatzea, batez be bakarrik bizi diranentzat, zenbakiak murriztu ahal diralako prebentziozko neurriak hartzen badira. Nagusiki dira mugikortasun mugatua duten adineko pertsonak, eta hortaz, sutea deskuido batez nozitzeko arrisku handiagoa dabe . Horrez ganera, zentzumen urritua dabenez kostatu egiten jake zeozer gertatzen dala ohartzea, eta denbora behar dabe erreakzionatzeko. Pertsona askok narriadura kognitiboa be sufritzen dabe eta hori beste arriskua izan daiteke beraientzat eta ingurukoentzat. Helburu nagusiena da alerta denbora horreek txikiagotzea bizitzak salbatzeko; nagusiak beren inguruan bizi daitezala ahalik eta denborarik luzeenean eta modu seguruan. Hortik abiatuta, zahartze aktiboa sustatu beharko da, probetxuzkoa eta osasungarria eta horregaz batera, adineko pertsona ahalik eta denborarik luzeena emon daiela bere etxean. Hau guztia esanda, Portugaleteko Udal Batzak hauxe ADOSTU dau:
BERARIAZKO PROGRAMA ERATZEA , ETXEKO LAGUNTASUNA ZERBITZUA JASOTZEN DABEN PERTSONEN ETXEBIZITZETAKO SUTEAK ANTZEMATEKO ETA KONTROLATZEKO JAVIER MIRANDA GARATE Portavoz Eusko Abertzaleak EAJ-PNV
|