|
EUSKALDUNEKAZ NEGOZIATZEA |
INTERNATIONAL HERALD TRIBUNE-n argitaratutako artikulo editoriala (2003-06-25) Egin klik hemen jatorrizko (ingelesez) testua gura badozu ikusi.
35 urtetan daroe ETAko separatistek terrore kanpaina batean Espainako iparmendebaldean euskaldunentzako estatu independiente bat sortzeko helburuz. 800 pertsona baino gehiago hil egin dabez eta Espainako gobernuaren erantzuna poliziaren etenbako lana izan da eta azkenean, Batasuna, askoren iritziz ETAren hegal politikoa dana, legez kanpo ixtea. Lehenengo estrategiak funtzionatu izan du (ETA inoizko ahulduen ei dago), baina Batasuna galarazi izanak muturkeria biztu baino ez dau egiten euskal hautesle moderatuen zati haundi bateri boto eskubidea kendu egiten dautsolako. Batasunaren aukako neurri gogorrak hartzeko gogoa ulertzeko modukoa da, baina gaur arte sekulan be ez da Batasuna eta ekintza terroristen arteko lotura argirik ezarri. Argudio bakarrak dira Parlamentoarenak, ilegalizazioari bidea irekitzeko lege bat onartu ebala aurreko udan, eta ihazko abuztuan alderdiaren jarduera politikoak debekatu ebazan epailearenak. Aurtengo martxoan, Batasunaren galarazpena gauzatu zanean, bere kideek ordezko alderdiak sortu ebezan berehala, baina gehiengoa legez kanpo geratu ziran Auzitegi Gorenak aginduta eta horrela maiatzaren 25eko udal hauteskundeetako zerrendetatik 1.500 hautagai independentista ezabatuak izan ziran. 60 herri baino gehiagotan gertatu zan bertako alkateek ezin ebela aurkeztu eta euskal hautesleen ehuneko 10ak (gitxi gora behera aurreko hauteskundeetan Batasunaren aldeko botoa emon eban proportzioak) baliogabeko botoaren bidez erakutsi eben beren atsekabea. Joan dan astean Estatuko Fiskal Nagusiak karguak aurkeztu ebazan Eusko Legebiltzarreko Lehendakariaren aurka, lehengo Batasunako 7 kideek osatutako talde parlamentarioa ez dauelako desegin. Jose Maria Aznar Presidenteak be esku hartu eban aferan eta Legebiltzarrean nagusia dan Euzko Alderdi Jeltzaleari auzitegien aginduak bete dagiazan ohartu egin eutson. Aznarrek erabilitako Batasuna galarazteko estrategia hau ontzat hartu dau espainar hautesleren zati haundi batek, baina ETAgaz bukatzeko modua, eta Aznar jaunak ondo jakin beharko leuke, terroristak banan banan harrapatzea da (poliziak dio 185 ustezko ETAko kideak atxilotu ebazala ihaz eta beste 20 aurtengo urtarrilatik) aldi berean elkarrizketa bultzaten dan bitartean Madril eta Euskal Herriarentzako autonomia haundiagoa era baketsuetan bilatzen dabenen artean. Joan dan urtean subiranotasun konpartitua proposatu eban EAJk eta hor dago konpromisorako eremu zabal bat. Orain arriskua da EAJren oposizioari Eusko Legebiltzarraren botereak kentzen erantzungo dauela Aznarrek, eta honek beste euskaldun gizaldi bat ETAren besoetara eroango leuke. Gobernuak eta epaileaek atzera egin beharko leukee abertzale moderatuen aurka erabilten daben norgehiagokan eta galarazpen politikoa ekintza terroristak laguntzeagatik zigortueei bakarrik murriztu. |