A free template from Joomlashack

A free template from Joomlashack

Advertisement

ERREGISTRO






Pasahitza berreskuratu nahi?
Konturik ez? Berria sortu

INKESTA

AGENDA

Al Ar Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 1 2 3 4
zer barri arrow prentsan ikusita arrow Gipuzkoako kristau elkarteari
Gipuzkoako kristau elkarteari

Uriarte Gotzainak Gipuzkoako kristau elkarteari zuzendutako gutuna (2005-7-1)

2002. urtean bezala, abertzaleen proiekto politikoak gainontzeko guztiak bezain zilegizkoak direla eta Espainiaren batasuna derrigorrezko dogma morala ez dela gogorarazi behar izen die Uriarte Gotzainak espainiar gotzaineei.

Espainiako Gotzain Batzordeari berriz ere jausi jako Gotzainena eta Espainiako Batzordean geratu dira. Prentsa ohar baten Ibarretxe Plana gaiztotzat jotzen dabe Espainiako Konstituzioa eta aberriaren batasuna defenditzearren. Aberri espainiarra, jakina.
Uriarte Gotzainak, hau bai benetako Gotzaina, beste erremediorik ez dauka gauza pare bat gogorarazotea baino.
(Azpimarratzea geurea da)

Juan Maria Uriarte, Donostiako Gotzaina
GIPUZKOAKO KRISTAU ELKARTEARI

 

Espainiako Gotzain Batzarraren Informazio Bulegoak kaleratutako Ohar batek, Eusko Legebiltzarrak aurreko abenduaren 30ean «Euskadirako Estatutu Politikoaren Proposamena» onartu ondoren piztutako eztabaida politiko eta sozial sutsuan esku hartu zuen atzo, urtarrilaren 7an.

Aipatutako Oharrak jasotzen dituen baieztapenek oso eztabaida bizia izan zuten Espainiako Gotzain Batzarraren aretoan, 2002ko azaroan, apezpiku gehienek ontzat eman zituztelarik. Baieztapen haiek sortarazi zituzten aldeko eta aurkako erantzunak, eta eragin zuten kezka eta harridura ikusirik, nire eliztarrei gutun bat helarazi nien argi egin eta lasaitu nahirik. Arrazoi berberengatik gaur ezinbestekoa zait zuei antzeko mezu bat adieraztea.

1. Ez zait iruditzen nire gotzain zerbitzuari dagokionik Legebiltzarrak onartutako Proposamenaren izaera juridiko eta politikoa zehaztea eta ezta ere Proposamen hau juridiko eta politikoki noraino iristen den mugatzea. Zuzentza Politikoan aditu direnak eten gabe ari dira auzi hauei buruz eztabaidatzen. Honenbestez, ez daukat aski arrazoi, onartutako testuaz, Elizaren autoritatea konprometituko lukeen balorazio moralik zabaltzeko.

2. Etikazko erabaki zentzudun eta kristaua egin ahal dezagun, beharrezkoa iruditzen zait, Autonomia Erkidego honetako gotzainekin batera, 2002an adierazi nuen irizpide moral orokor bat gogoraztea: «(Eredu politikoek) giza eskubideak errespetatzen dituzten artean eta esparru baketsu eta demokratikoen barruan errotzen eta irauten badute, Elizak ezin ditu etikak eskatuta berretsi ezta ere etikaren izenean gaitzetsi. Ondorioz, ez burujabetza nahia, ez autogobernu gehiago edo gutxiagoren alde egotea, ez Espainiako Estatuan lotura handiagoz edo txikiagoz integratzea Elizarentzat ez dira, printzipioz, baldintzagabeko baiezkoa eskatzen duten "dogma politikoak" » ( Bakea prestatu , 6. z.).

3. Agiri honetan bertan zera genion: « Ikerketa guztiek behin eta berriz jartzen dute agirian (gure artean) nortasun nazional erabat edo partzialki kontrajarriak daudela, batzuetan gatazkatsuak... Nortasunaren aniztasun gatazkatsu honek bizikidetza formula bat eskatzen du non talde bakoitzak bere helburu zilegiak moderatu ditzan gizartea bakeratzeko, hori askoz balore ederrago eta beharrezkoagoa baita talde guztien helburu guztiak bete ezin izatea baino » ( Ibíd. , 5. z.).

4. Gutun honen 2. eta 3. puntuetan adierazitako irizpideen argitan, herritar katoliko guztiak beren aukera politikoak heldutasunez egitera deituak daude, Elizaren itzalik eta kontu hartzerik gabe. Beharrezkoa izango dute egoera egiaz zein den arretaz aztertzea, bilatzen diren helburuen eta erabiltzen diren bitartekoen zilegitasuna ikustea eta eredu desberdinen gauzatzeak ekar ditzaketen ondorioak neurtzea. Beti izan beharko dute kontutan bakearen helburu gorena eta gure gizartearen adiskidetzea.

5. Batzarraren Instrukzio Pastoralaren atalak, Prentsa Bulegoko Oharrean bildutakoak, ez du berez Gipuzkoako elkarte katolikoa lotzen bere irizpide morala eratzeko, izan ere idazki pastoral bat baita, ez agiri doktrinal bat gotzain guztiek aho batez onartua ezta ere Egoitza Santuak berretsia. Aldi honetako auzia dela eta, Gutun honetan emandako argibideak dira gaur eta hemen Donostiako Gotzainaren egiazko magisterioa, Gipuzkoako elkarte katolikoaren zerbitzurako.

Donostia, 2005eko urtarrilaren 8a

Joan Maria Uriarte

Donostiako gotzaina
 
Joomla Templates by Joomlashack